Urriaren 3an egin zen zibersegurtasunari buruzko 2024ko hirugarren eta azken jardunaldia.
Oraingo honetan, gai nagusia izan zen nola erreakzionatu behar dugun gure enpresak zibereraso bat jasaten badu.
Iker Izaguirrek, eta Iñaki Torrecilla Zibersegurtasun Industrialeko Gipuzkoako Zentroak, erakutsi zuten zein pauso eman behar diren eta zein protokolo eduki behar ditugun prest zibereraso bati azkar eta eraginkortasunez aurre egiteko, haren ondorioak ahalik eta gehien murrizteko.
Bestalde, Marcos Zalacainek, CIBCOM TECHNOLOGIES-GRUPO ELEKTRAko komunikazio industrialetako aholkulariak, amaiera eman zion jardunaldiari, eta neurri horien inplementazioari buruzko kasu erreal baten adibidea eman zigun.
Bertaratutako enpresen balorazioa oso positiboa izan zen, eta enpresaren maila guztietan zibersegurtasunaren inguruan sentsibilizatzeak duen garrantzia aitortzen dute.
#ElkarrekinUrrunago