Goierri historikoki eskualde industriala izan da, industria izan da inguruko garapenerako motore nagusienetakoa.
Biztanleriaren enplegatzaile nagusien artean nagusi, langileek ez dute eskualdearen biztanleriaren ordezkapen justua: sektoreak genero marka nabarmena dauka, datuek diotenez, erabat maskulinizatuta dagoen esparruaz hitz egin behar da: Non geratzen da biztanleriaren erdia denaren talentua?
Errealitate hau eskualdetik haratago doan erronka estruktural globala den heinean, azken asteotan sektore industrialean emakumeek duten presentziaren inguruko hausnarketak izan ditugu ahoan martxoak 8aren harira.
Ildo honetan, Goierri Valleyko proiektuen arduradun den Ane Urteagak Mujer e Industria Foroan parte hartu zuen Noticias de Gipuzkoaren eskutik, emakumeak industrian txertatzeko estrategien inguruan solasteko sektoreko beste profesional batzuekin batera: María Penilla, ZIUR Gipuzkoako zibersegurtasun industrialeko zentroko zuzendari nagusia; Izaskun Alberdi, OBEKinematics eta Hettich Iberiako Pertsonen eta Iraunkortasunaren zuzendaria; Ane Urteaga, Goierri Valleyko proiektuen arduraduna; eta María García, Ideko zentro teknologikoko fabrikazio prozesuen saileko ingeniari mekanikoa.
Foro hauen baitan, hainbat eta hainbat datu eman dira aditzera eta dagokien hausnarketara gonbidatu da. Paradoxa gertatzen da industriako talentu falta eta genero gaiaren artean. Industriak lan aukera zabala du eskaintzeko, eta datozen urteetan enpleguaren sorrera iturri izatea aurreikusten da. Ordea, ez dago behar bezainbeste langile formatu izango duen eskaintza asetzeko, eta larriagoa da ezberdintasun hau emakumeen kasuan: Euskal Herriko Unibertsitatean, batik bat, emakumeek ingeniaritza ikasketetan %25 besterik ez dira, eta zifra %12ra murrizten da Lanbide Heziketa Industrialetan (mekanika, elektronika). Hau gutxi balitz, sektoreko soldata-arrakala %17ra iristen da.
Paradoxa hau elikatzen, badaude genero berdintasunaren aldeko apustua egiten duten enpresek, justizia sozialean aurrera egiteaz gain lehiakor eta errentagarriagoak bilakatzen direla ziurtatzen duten ikerketak. Beraz, etika eta giza eskubide eta aukera berdintasunaren aldeko kontua izateaz gain, genero perspektiba bere egitea estrategikoa ere bada: hobekuntzak ekartzen ditu fakturazio, enplegu sorrera, berrikuntza, internazionalizazio eta erresilientzian.
Faktore asko dira ordea estruktura honetan eragina dutenak. Iraganean segregazio esplizitu batez hitz egin bazitekeen arren, egun mekanismo isilak daude egoera hau indartzen dutenak: Segregazio horizontala (sektoreka genero ezberdinkeria indartzen dute), segregazio bertikala (enpresen organigraman genero hierarkiak, kristalezko eta zementuzko sabaiak) eta segregazio kontraktuala. Ikasketak erabakitzen ari diren horiengan ere ZTIM ikasgaien inguruan duten irudi eta pertzepzioak genero marka argia du, baita gazteengan jartzen diren espektatibak ere, eta guztiarekin, neskak ZTIMak alderatzera daramatzate.
Honi aurre egiteko estrategiak integralak behar dute izan. Aliantza beharra argia da, beste enpresekin prozesu eta emaitza positiboak izan dituzten praktikak partekatuz, emakumeak industria enpresa politiken diseinuan inkluitzeak inguruneak eraldatuko ditu.
Emakumeak sektore industrialera gerturatu beharra daude eta sektore industrialak badu bere egitura birpentsatzeko ardura, hots, ezin da modelo maskulinoaren unibertsalizazioa bultzatu, aldiz, modelo unibertsal bat sortu beharra dago:
“Gure ereduak eta inguruneak gizonek eta gizonentzat diseinatu dituzte” beraz, ahalegina ez dute soilik emakumeek egin behar: "Ez gaitezen erori aldaketa lortzeko ahalegin guztia guk egin behar dugulako tranpan. Eredu industriala birpentsatu behar da”
Eskura dituzue honen inguruan garatutako erreportaje eta artikuluak ondorengo esteketan:
https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/videos/2025/03/06/ane-urteaga-comenta-le-parecido-9362653.html