ABANCA sartu berri da Goierri Valley Elkartean. Beasainen kokatzen da eskualdean duten bulegoa.
Bankoa ABANCA da, ABANCA Corporación Bancaria, S.A.-k Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Errioxan ordezkatzen duen marka komertziala. Espainian eta Europako eta Amerikako 10 herrialdetan dago kokatuta, 891 bulegoko sare zabalarekin: 656 bulego ditu Espainian, 8.163 profesional, eta 2,2 milioi bezero enpresen eta partikularren artean.
ABANCAk balioetan oinarritutako banka garatzen du, Gizarte Erantzukizuneko estrategia sakon batekin, zeinaren bidez gizartearekiko konpromiso sendoa erakusten duen, bereziki kirola, kultura eta hezkuntza babestuz. Oso barneratuta dago enpresen bankan eta interes berezia du enpresa ertain zein txikitan presentzia indartzea.
Informazio gehiago ondorengo web gunean aurkitu dezakezue: https://www.abanca.com
Ongi etorri elkartera!
#ElkarrekinUrrunago



