Industriaren erronkak aukera bihurtuz. Goierriko industriaren bihotzean, ideiak errealitate ukigarri bihurtzen dira.
Hala erakutsi du Goierri Valleyko HUB 4.0 eta Galdaragintza Mekanizatuko AITZGORRI enpresaren arteko lankidetzak, zeinak ikusgaitasun maila berri batera eraman baititu bere produktuak +Industry 2025 azokan.
Produktuen tamaina eta pisua ikusita, tamaina handiko egitura metalikoak, garraiatu eta stand konbentzional batean erakutsi ezin direnak, AITZGORRIko lantaldea gure laborategira hurbildu zen helburu argi batekin: bere soluzio industrialen erakusle fisikoak sortzea.
Jatorrizko diseinuetan oinarrituta, pieza bakoitza eskalan aztertu eta birdiseinatu genuen, komunikatu nahi ziren ezaugarri nagusiak azpimarratuz. Emaitza: tamaina txikiko bertsio ikusgarriak eta gaitasun teknikoa guztiz ordezkatzen dutenak.
“Goierri Valleyko HUB 4.0ren 3D inprimaketari esker, gure gaitasunak modu bisualago eta zuzenagoan erakutsi ditugu”, nabarmendu zuen Eider Iztueta AITZGORRIko CEOak azokan parte hartu ondoren.
Gainera, Eiderrek adierazi zuen piezak azokatik harago erabiltzen jarraitzen dituztela: bezeroekin bileretan zein bulegoko bisitetan, erraz garraiagarriak izateaz gain, azalpenak emateko oso erabilgarriak direlako. Azaldu zuenez, erakusgarri hauek 3Dn fabrikatu izana harrigarri iruditu zitzaien bisitariei, eta horrek elkarrizketak errazago eta naturalago hastea ahalbidetu zuen.
Soluzio honek AITZGORRIri bere sektoreari lotutako oztopo logistikoak gainditzea ahalbidetu zion, baita denbora optimizatzea, pertsonalizazioa handitzea eta ingurune oso lehiakorrean arreta erakartzea ere.
HUB 4.0tik berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu lehiakortasunaren motor gisa. Ideiak piezatan bihurtzen ditugu, eta industria-erronkak aukera errealetan.
Gonbidatzen ditugu ETE guztiak 4.0 Industriaren aukerak ezagutzera. Informatzera. Esperimentatzera. Konplexua irisgarri bihurtzera.



