Batzarra hasi aurretik, RLBO 360º jarraikortasun zerbitzu berria aurkeztu genuen, eskualdeko enpresa-jardueraren jarraipena bermatzeko estrategikoa izango dena.
Cristina Martinez-ek, OPE Consultoreseko kideak, zerbitzuaren testuingurua eta proiektuaren jatorria azaldu zituen eta jarraian, BIOK, Kortaberri Galdaragintza, Enerdom eta IP21 enpresek pilotu gisa izandako esperientziak partekatu zituzten.
Jarraikortasun zerbitzuaren aurkezpenarekin amaitzeko, gure lankide Ane Urteagak Goierri Valley-k RLBO 360º zerbitzuarekin etorkizunean eskainiko duena eta martxan jartzeko emango diren hurrengo urratsak azaldu zituen.
Eskualdeko enpresen jarraikortasunaren garrantziaz hausnartu ondoren, Batzar Nagusiari ekin zitzaion, non 2024ko Memoria eta Txosten Ekonomikoa aurkeztu ziren, baita 2025eko Kudeaketa Planeko proiektu esanguratsuenak ere.
Jardunaldia amaitzeko, entzundakoaren inguruan solasean aritu ginen Txomin Parrilak-en eskutik egindako lunch batean.
Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!
#ElkarrekinUrrunago #GoierriValley #IndustrialAlliance



