+Industry ekitaldiko Subcontratación azoka izan da ekain hasieran BECen.
12.000 bisitari baino gehiago izan ditu eta 18 herrialdetako 800 erakusle baino gehiagok izan ditu azokak.
Elkarteko bazkide diren hiru enpresak, Aitzgorrik, Gamesak eta Sutargik, Goierri Valleyren aterkipean stand bateratuarekin hartu dute parte. Stand-ak enpresen arteko interkonexioak ahalbidetu dituen bitartean, enpresa bakoitzari bere lekua eman dio. Stand bateratuaren antolaketarekin emandako emaitzen artean bezero potentzialen kontaktuak erdiesteaz gain, hornitzaile berriak ezagutu eta gaur egun beren stakeholder diren eragileetan eragin positiboa lortu dute: bezeroengan, lan-taldearengan eta hornitzaileengan.
Azokaren parte hartzearen inguruan oso balorazio ona egin dute enpresek. Ondorioz, etorkizunean Goierri Valleyk ez du baztertzen azoka gehiagotan parte hartzea antolatzea.



