Goierri Valleyk, Gertuko eta Biok enpresekin elkarlanean, zerbitzu hau esakintzen jarraitzen du.
ZEIN DA ZERBITZU HONEN HELBURUA?
Enpresan duzuen talentu beharra Txile eta Peruko pertsona formatuekin kubritzea, hemen inor topatzen ez duzuen kasuetarako.
Pertsona hauek kontratatuak edo praktiketako formularekin etorri daitezke.
ZEIN DA PROZEDURA?
Lehenengo honako galdetegi hau erantzun beharko duzue. Bertan, zure enpresako datu orokorren eta kontakturako pertsonaren datuez gain, kubritu nahi duzun profilaren berri eskatuko dizugu: https://forms.office.com/e/tb4dYpJMRj
Behin formularioa bete ostean, prozesua martxan jartzeko, GERTUKO enpresa jarriko da zuekin harremanetan.
Gertukok jatorrizko herrialdean selekzio lana burutuko du.
Profil bakoitzerako Gertukok hiru pertsona planteatuko ditu eta enpresarekin online elkarrizketak adostuko ditu azken erabakia hartzeko.
Pertsona aukeratu ostean BIOK Zerbitzuakek egingo ditu tramite administratibo guztiak beharrezko baimenak lortzeko.
Behin hau burutu ostean, pertsona Euskal Herrira iritsiko da enpresak kontratua egin ahal izateko.
ZEIN KOSTU DU ZERBITZU HONEK?
Praktiketako pertsona baten kontratazioa:
- 1.500€ bazkideentzat.
- 2.000€ ez bazkideentzat.
Lan kontratua egiteko pertsonen kasua:
- 2.000€ bazkideentzat.
- 2.500€ ez bazkideentzat.
Beraz, zure enpresaren beharra formula honekin asetu nahiko bazenu, bete gora aipatzen den esteka.
Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan.



