ISMARK eta ELKARGI izan dira bigarren edizio honetako protagonistak. Edizio berezia izan da, pandemia hasi zenetik egin den lehenengo Balio Erantsiko Zerbitzuen Aurkezpen ekitaldi fisikoa izan delako. Bazkideen parte hartzea eta hizlarien presentziaz gozatzea benetan zirraragarria izan da.
Ordu eta erdi iraun duen saio honetan ISMARK eta ELKARGIk beraien produktu eta zerbitzuak aurkeztu dizkigute. ISMARK, marketin industrialean zentratutako enpresa da, marketina eta salmentak lerrokatzen ditu SMARKETING metodologiaren bitartez. Teknologia-ezarpen egokian lagunduz, prozesuak optimizatuz eta edukia partekatuz negozio-prozesu sendoak eraikitzea lortzea du helburu.
ELKARGIk, finantzaketa, aholkularitza eta formakuntza lan lerroak jorratzen ditu. Finantzaketari dagokionez, enpresa bakoitzaren eskura dauden tresna guztiak bilatu eta aurkezten ditu. Horretaz gain, aholkularitzari dagokionez, proiektuaren kudeaketa hobetzeko aholkularitza ekonomiko-finantzarioa eskaintzen du. Hirugarren lan lerroan, formakuntza, finantza-prestakuntza eguneratua eskaintzen du azken berritasun eta metodologiekin.
Eskerrik asko interesa erakutsi eta bertaratu zareten bazkide guztiei!
#ElkarrekinUrrunago