Harremanetarako sarea zabaltzen, soluzio berritzaileak aztertzen edo inbertsio eta lankidetza aukerak bilatzen ari al zara?
Goierri Valley-tik, enpresekin batera lan egin nahi dugu erronkak eta intereseko eremuak identifikatzen, enpresen hazkundean lagundu dezaketen kanpoko aukerak identifikatu eta hauekin konektatzen.
Programan zehar, enpresei konexio eta aukera berriak aurkitzen laguntzea izango da helburu nagusia, lankidetzarako enpresa potentzialekin, startup teknologikoak, inbertsioa bilatzen duten negozio eta enpresak eta beste hainbat aktore gakoekin.
Zure enpresak lankidetza horizonteak zabaltzeko eta hainbat eremutan estrategikoak izango diren bazkide eta kolaboratzaileak bilatzeko interesa badu, otsailaren 18an, 8:30etan Goiekin egingo dugun aurkezpen saioan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
Eman izena aurkezpen saiorako hemen: https://forms.office.com/e/ySrUxRCSYU
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak konfinantzatzen du.



