Goierri Berrikuntza Gunea · NBF Eraikina
Arranomendia, 5
20240 Ordizia · Gipuzkoa · Spain

Pertsonak dira enpresen gakoa eta Goierri Valleyn argi daukagu hori. Gure erakundeetan talentua fidelizatzea inoiz baino zailagoa den une honetan, Goierri Valleyn gure enpresetako pertsonen ongizatean sakontzeko lan egin dugu. Paradigma horrek pertsonak baliabide gisa ikusteari uztera garamatza. Haien behar pertsonal, psikologiko eta familiarrei erantzun behar diegu, ekonomikoez harago.
Apirileko hilabetean Gosari Aurkezpenen 18. saioa burutu dugu elkartean. Bertan, Arretxe Consulting eta Labelan enpresak aurkeztu dira.
2022ko apirilak 27 eta 28an, Go Mobility by MUBIL azoka ospatu da Irungo Ficoba erakustazokan. Go Mobility by MUBIL Europa hegoaldeko eragile publiko eta pribatu nagusien topagunea da eta mugikortasun iraunkorraren irtenbide industrial eta digitalaren balio-kateko eragileak elkartzen dira bertan.
Maurizio Uharteetarako ospitale modular baten fabrikazio industrializatuko proiektuaren esperientzia aurkeztu dugu, Arkitektura Aurreratuaren eta Eraikuntza 4.0ren Kongresu Nazionaleko Foro Soziosanitarioan, REBUILD azokaren markoan, Madrilgo IFEMA esparruan.
