TIMPlines Euskadi sartu berri da Goierri Valley Elkartean. Goierriko Berrikuntza Guneko NBF Eraikinean kokatzen da bulegoa.
TIMPlines Euskadi mantentze-lan industrialen sektoreko zerbitzu-filial liderra da, eta TIMPlines Global enpresa-taldearen barruan dago, 40 urte baino gehiagoko esperientziarekin. TIMPlines Euskadin zerbitzu-sorta zabala eskaintzen dugu industria-prozesuen lerroen sektorean eta obren koordinazioan. Obra zibilak, muntaketa elektrikoak, hidraulikoak, pneumatikoak eta mekanikoak egiten ditugu.
Informazio gehiago ondorengo web gunean aurkitu dezakezue: https://timplines.com/
Ongi etorri elkartera!
#ElkarrekinUrrunago



