INDUSTRIA 4.0-REN TEKNOLOGIA ETE-ENTZAT ERE BADA
Goierri Valley-tik HUB 4.0 inauguratzen dugu, eraldaketa digitalarekin bat egin nahi duten ETE industrial guztiei irekia, industria 4.0-ren teknologiak ezagutu eta txerta ditzaten.
Laugarren industria-iraultzak produkzio-teknika berriak teknologia adimendunekin integratzea dakar.
Gure laborategiaren bidez, datozen erronkak gainditzera eta berritzen jarraitzera bultzatzen ditugu ETEak. Eraldaketa digitala sustatzeko, ETEei tresna berriekin harreman zuzena eta benetakoa izan dezaten eskaintzen diegu.

FABRIKAZIO GEHIGARRIA EZAGUTUETA PROBATU
Laborategiko lehen etapa honetan aholkularitza eta prestakuntzak eskaintzen ditugu, eta fabrikazio gehigarriko makinak jartzen ditugu eskura, enpresek beren produkzio-prozesuetan probatu ahal izan ditzaten.
Teknologia honek malgutasuna ematen du kostu txikiarekin prototipoak diseinatzeko eta sortzeko, eta geometria konplexuak dituzten piezak sortzeko aukera ematen du.

ONURAK
- Diseinu-askatasuna
- Produktuak pertsonalizatzea
- Prototipoak edo pieza unitarioak sortzea fabrikazio-prozesua garestitu gabe
- Produkzio azkarra
- Hondakinak eta energia-kostua murriztea
Hub 4.0 proiektuaren baitan egin diren inbertsioak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenaren, Jasangarritasunaren eta Ingurumen Saileko Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetzak diruz lagunduak izan dira.

Goierri Berrikuntza Gunea · NBF Eraikina
Arranomendia, 5
20240 Ordizia · Gipuzkoa · Spain