Goierri Berrikuntza Gunea · NBF Eraikina
Arranomendia, 5
20240 Ordizia · Gipuzkoa · Spain

Gauzatu dugu ERALDATUZ – Zazpi pauso hamaika aukera – programako 2. saioa. Oraingo honetan TALDEAREN MOTIBAZIO ELEMENTUAK landu genituen eta primeran pasatu genuen berriro ere. Lehenengo saioan TALDE IDENTITATEA sortzeko garrantzizkoak diren errespetua, zintzotasuna eta bestelako balore korporatiboak presente izan genituen, Igartzako paretetan.
Otsailak 12an, ostirala, Goierri Valley Elkartean Ezohiko Batzar Orokorra ospatu genuen telematikoki. Bazkide askoren partehartzea izan zuen batzarrak. Ekitaldian, 2020ean garatutako ekintzak eta 2021eko kudeaketa plana eta aurrekontuak azaldu ziren, besteak beste. Jarraian, azken honen proposamen eta onarpenak gauzatu ziren.
Taldeak dinamikoak dira, beti ari dira aldatzen eta haien oreka bilatzen dute, batzuetan aurkitzen zaila dena. Pasa den otsailaren 9an, asteartea, ERALDATUZ, Zazpi pauso, hamaika aukera, proiektuaren lehen fasea hasi genuen Beasaingo Igartza Jauregian, Beasainen. Aurkezpen saioan adierazi zen bezala, lider gisa ditugun gaitasunak indartzea du helburu proiektu honek eta lehen saio honetan, talde-nortasuna sortzen duten kontzeptuak ikasi eta landu genituen. Helburuak, balioak, helburuak eta joko-arauak bezalako kontzeptuetan sakondu genuen, besteak beste.
Eraldatuz, 2018-2019an Ilusión izeneko proiektua aurrera eraman ondoren, Goierri Valley-eko bazkideek egin zituzten eskakizunetara erantzuna ematen duen proiektua da. Goierri Valley-eko bazkideei zuzendua dago InGroup aholkularitza taldearen eskutik eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak ko finantzatutako proiektua da.
