GOITUR, Goierriko Turismo Agentziak 25. urteurrena ospatuko du aurten, eskualdeko garapen turistikoaren alde lan egiten duen erakunde publiko pribatu gisa.
Entitate honek Goierriko 18 udalerriak eta turismo arloko 80 bazkide pribatu inguru biltzen ditu, hala nola turismo ekipamenduak (museoak eta interpretazio zentroak), alojamenduak (hotelak, pentsioak, nekazalturismoak, landetxeak, aterpetxeak eta apartamentu turistikoak), jatetxeak, erretegiak eta sagardotegiak. Lehen sektorearekin ere lankidetza estua dugu, gure gastronomiaren eta kulturaren zati garrantzitsua baitira.
Goitur 3 arlo nagusitan jarduteko helburuarekin sortu zen: antolakuntza, produktu turistikoen sorkuntza, eta turismoaren sustapena eta komertzializazioa.
Turismo antolamenduak edo gobernantzak aukera eman digu turismoarekin lotutako hainbat eragilerekin lan egiteko, sektorea hainbat parametrotan garatzeko. Gogoratu behar da turismo hitza ez dagoela soilik lotuta inguruan aisialdiko turistak hartzearekin; izan ere, herritarren nahiz negozio-turisten aisialdirako ere egokiak gara, eta, gainera, aisialdi-jarduerak behar dituzte. Garapen integral hori izan da eta izango da gure funtzio eta helburu nagusietako bat.
Produktu turistikoak sortzeari dagokionez, www.goierriturismo.com webgunean gastronomiarekin, naturarekin edo kulturarekin zerikusia duten produktu edo esperientzia turistiko guztiak aurkituko dituzu, modalitate eta merkatu nitxo guztietara egokituak, hala nola, familia turismoa, ekoturismoa, turismo industriala,… Goierri bizpahiru egunetan bisitatzeko programa eta irteera ezberdinak ere proposatzen dira.
Promozioaren eta komertzializazioaren arloan, Goitur-ek 18 udalerrien ontasunak eta bisitari-mota desberdinei eskaintzen zaizkien zerbitzuak ezagutarazi ditu; aurrerantzean ere gure jarduera nagusietako bat izaten jarraituko du, hainbat kanaletan sustatzeak duen garrantzia dela eta. Merkaturatzeari dagokionez, lanean jarraituko dugu Goierriko turismo eta zerbitzu eskaintza ahalik eta kanal gehienetara iristeko.
Orain arte egin dugun bezala, gure lana, azpiegiturak eta zerbitzu turistikoak sendotzen jarraitu nahi dugu, eta horretarako eskualdeko gainontzeko sektoreak ere ezinbestekoak zarete: Goierriko alojamenduak, jatetxeak, museoak eta gainontzeko ekipamendu turistikoak kontuan hartzea eskatzen dizuegu, guztion laguntzarekin Goierri eraikitzen jarrai dezagun!



