Zer da Mubizing?

Mubizing Goierri Valley-ko enpresen arteko lotura eta berrikuntzak sustatzeko eta Mugikortasun eta Energia sektoreak bikaintasunerantz abiaraziko dituen talentua erakartzeko topagune bezala aurkezten da.

Image

Goierri Valley Elkartearen ongietorria

Mubizing Goierri Valley Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean bultzatu eta antolatu duen kongresua da, non geure enpresak mugikortasuna eta energia sektoreetan euren konponbide berritzaileenak aurkeztuko dituzten.

Etorkizuneko erronka jasangarriak ezagutu, hauen inguruan hausnartu eta bertako errealitatetik nahiz bertako industria ehunaren partekatutako ezagutzatik horiei nola aurre egin lantzeko espazioa.

Mundua eredu berdeagorantzako trantsizio bete-betean dagoen une honetan, energia eta mugikortasuna sektoreak eraldaketa honen giltzarri dira.

Mugitzen ez dena, atzean geratzen da; Goierri Valley Elkartean prestakuntza altuko eta lehenengo mailakoa den industrian irmoki sinesten dugu, geure etorkizuna lideratzeko elkarlanaren aldeko apustua eta aurkezten zaizkigun etorkizuneko erronka globalei era aktiboan aurre eginez.

Horregatik zu ere mugitzea nahi dugu, proposamen berritzaileenak eta gure izateko eta egiteko erak gertutik ezagutu ditzazun.

Mubizing-era gonbidatuta zaude. Goierriko Mugikortasun eta Energia kongresura.

GOIERRI: INDUSTRIA ERALDATZAILEAREN EREDU BAT

Goierrin herrien, pertsonen eta enpresen arteko elkarlanaren aldeko apustua egiten dugu. Gure industria mundu guztiko hiriburu eta herrialdeetako aldaketaren parte aktibo da, baliabide naturalen garapen eta erabilerari dagozkion hobekuntzari bere ekarpena eginaz. Beti etorkizunera begira, geure garapen eta eraldaketaren lider izan eta etengabeko aldaketan dagoen munduak agertzen dituen erronkei aurre egiteko prestatuta.

Izate sentimenduak eta geure ingurunearen etorkizun jasangarri bat eraikitzeak batzen gaitu.

Image

Sektoreak

Energia

Energiarena, espezializazio maila altuagatik, gaitasunagatik eta eskaintzen dituen dibertsifikazio aukerengatik, Euskadiren 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean lehenetsi den sektoreetako bat da.

Goierri eskualdeko enpresek hainbat produktu eta koponente ekoizten dituzte energia sektorean, hornitzaileak sektore hauetan espezializatu direlarik; guzti honek azaltzen du energia berriztagarrien sektoreak eskualdean duen indarra. Jarduera hau eskualdeko enpresek duten gaitasun teknologikoen eta ingurumerarekin duten konpromisoaren adibide da.

Bertako enpresa traktore eta ETEek sektore honetan garatutako ezagutza eta teknologia adierazten du Goierriko Energia Balio Kateak. Urtetako esperientzia honek bermatzen du sektore honen etorkizuna, eskualdearentzat estrategikoa izanik.

Image
Image
Image
Image
Image
Image
Image
Image
Image
Image
Image
Image
Image
Mugikortasuna

Mugikortasun elektrikoaren sektorea estrategikoa da Gipuzkoako lurraldearentzat eta, Gipuzkoako Mugikortasun Elektrikorako Estrategian Goierri eskualdeak protagonismo berezia du.

Mugikortasun sektorean aldaketa sakonak ematen ari dira mundu mailan eta etorkizunean mugikortasun elektrikoa nagusituko dela aurreikusten da. Goierriko bailaran egunero 245.000 desplazamendu ematen dira, honek inpaktu handia du ingurumenean. Bailarako ehun industriala osatzen duten hainbat enpresek dagoeneko elektromugikortasuna lantzen dute, CAF eta Irizar besteak beste eta inguruko ETE-ek balio kate sendo bat garatzen dute. Horregatik Smart Mobility sektorea estrategikoa da Goierrin, etorkizunean bailararen industriari eta gizarteari jarduera ekonomiko berri bat ekarriko diolako.

Image
Image
Image
Image
Image
Image
Image

Antolatzaileak

Image
Goierri Berrikuntza Gunea · NBF Eraikina
Arranomendia, 5
20240 Ordizia · Gipuzkoa · Spain
mapa-footer-green.png
Image
Image
Image
Image