Goierri Berrikuntza Gunea · NBF Eraikina
Arranomendia, 5
20240 Ordizia · Gipuzkoa · Spain

Jadanik pasa da hilabete t’erdi “Ilusión” proiektua martxan jarri genuenetik eta orduaz geroztik, Goierri Valley Elkarteko bazkideok elkarlanean dihardugu, elkarrengandik ikasi eta enpresetan ilusioa pizteko bidean.
Iritsi gara “Ilusión” proiektuaren lehen fasearen amaierara, eta honenbestez amaitutzat emango dugu lidergoaren inguruan egitea tokatzen zen lanketa.
Jadanik paseak dira urte t´erdi 33 enpresek osatutako Goierri Valley Aliantza Industriala sortu zenetik eta gaurkoan Batzar Orokorra ospatu dugu Goierriko Berrikuntza Polo-ko NBF eraikinean.
Pasa zen otsailaren 6ean Txile jardunaldia ospatu genuen Gertuko enpresaren eskutik. Jardunaldi honetan herrialdearen inguruko oinarrizko informazioa, herrialdeak ematen dituen aukerez edota kontutan eduki beharreko merkatuaren ezaugarriez hitz egin genuen.
Goierri Valley elkarteko empresa eta entitate desberdinek urteak daramatzate Txileko merkatua lantzen, eta honek, Txile merkatu estrategiko bilakatzen du. Jardunaldi honen helburua hurrengo hilabeteetan herrialdera joateko asmoa duten enpresa horiei aurre prestatzen laguntzea da, laister egingo den misioaz baliatuz.
