Goierri Berrikuntza Gunea · NBF Eraikina
Arranomendia, 5
20240 Ordizia · Gipuzkoa · Spain

Orkestraren eskutik, IESDE-ko (Puebla, Mexiko) delegazio baten bisita jaso dugu. Inguruko enpresari, unibertsitate, lanbide heziketako zentru eta negozio eskoletako pertsonak izan dira bertan.
2017ko azaro eta 2018ko urtarrila bitartean, Goierri Valley elkarteak Begirada Estrategikoko sei saio antolatu ditu elkarteko sei enpresa traktoreekin (INDAR, GH, AMPO, CAF, ORKLI eta IRIZAR). Saio hauetara bertaratu direnei, enpresa traktoreek, euren bisioa zein den adierazi die lan egiten duten sektorearen, euren enpresaren eta hornitzaileen inguruan.
Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua, Goierri Valley aliantza industrialeko ordezkariekin bildu da, AMPO, S.Coop. enpresan ospatutako Batzar Orokorrean.
Bailarako 5.800 pertsonei lan ematen die elkarteko empresa bazkideek.
Goierriko 33 enpresa ezagunenek GOIERRI VALLEY ELKARTEA sortu dute, bailara baten barruan sektore ezberdinetako enpresak elkartzen dituen munduko elkarte bakarra. GOIERRI VALLEY-k bailarako enpresa traktoreak (CAF, Irizar, AMPO, Indar, Orkli, Jaso, GH, Transbiaga,…) eta ETEak elkartzen ditu, hein haundi batean euren hornitzaile direnak.
