Goierri Berrikuntza Gunea · NBF Eraikina
Arranomendia, 5
20240 Ordizia · Gipuzkoa · Spain

Atzo arratsaldean Elkarteko enpresetako 40 ordezkari inguru eta elkartetik kanpoko gonbidatu batzuk etorri ziren Beasaingo Igartza jauregian antolatu genuen "Ilusión" proiektuaren lehenengo jardunaldira. Proiektu hau aurreko urtean egin zen Win&Win proiektuko ondorioetako bat da eta elkarteko enpresetan konpromezua eta proiektu ilusionagarriak bultzatzeko helburuarekin sortu zen.
Nazioartekotze Jardunaldia ospatu da gaur goizean Goierri Valley Elkarteko enpresen artean. Javier Zarraonandia Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburu Ordea eta Iñaki Ezkurra eta Agustin Arostegi Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze programen arduradunak izan ditugu gurean, Eusko Jaurlaritzaren egungo eta etorkizuneko Nazioartekotze Estrategia eta Politiken inguruko aurkezpena egiten.
Proiektu honek konpromisoaren kulturan eta pertsonen partaidetzan oinarritutako enpresa sarea osatzean laguntzea du helburu. Enpresen lehiakortasuna eta etorkizuneko jasangarritasunaren arrakastaren giltzarri den heinean, pertsonen aldeko apustu argia burutzen duen industria sortzea. Ezagutza eta ikasketa partekatutik abiatuta, partaide eta ilusioa sortzen duten ereduak bultzatuz, konpromisoa erraztu eta talentua mantendu eta erakarriz.
fizientzia energetikoaren jardunaldia antolatu dute Goieki eta Goilan-ek Goieri Valley elkarteko enpresei zuzenduta. Sentsibilizazio jardunaldi honetan zehar Goierri bailaran ingurugiroarekiko apustua egin duten enpresek euren esperientziak kontatuko dituzte bertaratzen direnei euren enpresetan efizientzia energetikoaren garrantziaz ohartarazi asmoz.
