Goierri Berrikuntza Gunea · NBF Eraikina
Arranomendia, 5
20240 Ordizia · Gipuzkoa · Spain

Goierrin 2005 urtean gauzatu zen plan estrategikoaren ondorioz eta eskualdean balio erantsi altua duten ekimen berriak bultzatzeko asmoz, orain dela urte batzuk jarri zen abian New Business Factory egitasmoa.
Proiektu hau Goierriko Berrikuntza Gunean kokatzeko zereginean hasi ginen lanean 2012 urtean eta horretarako Madrilgo gobernuak (MICINN) emandako diru-laguntza bati esker 2017 urtean eraikina altxatzen hasteko aukera izan dugu.
Hannover Messe azokan parte hartu dugu stand-arekin, mundu mailako azoka industrial garrantzitsuenak, aurtengoan, 5.800 erakusle eta 210.000tik gora profesional hartu ditu. Honez gain, azken urte hauetan Industria 4.0ko erreferente bihurtu da. Gure stand-ean elkarteko kide diren GetSubsea GH Chranes, Gune, Hine, Indar, Jaso, Leberri eta Ogei egon dira presente.
Azoka honek Goierri Valley nazioartean aurkezteko aukera eman digu. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburua; Javier Zarraonandia, Industria Sailburuordea; Estibaliz Hernaez, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko Sailburuordea; eta Alex Arriola SPRI-ko zuzendaria.
Lortutako kontaktuekin lanean hasteko energiaz kargatuta gatoz bueltan.
Elkartearen aurkezpen publikoaren lehen urteurrenean, Beasaingo Igartza Jauregian ospatutako Ohiko Batzar Orokorrean, Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, eta Ainhoa Aizpururekin, Ekonomia Sustapena, Landa Garapena eta Lurralde Orekako Diputatuarekin, bildu dira Goierri Valley aliantzako ordezkariak.
Goierri Valley-ko enpresok Hannover Messe azokan parte hartuko dugu, alemaniar merkatuaren aurrean aurkeztuko garelarik, neurrira egindako soluzio oso eta berritzaileak eskainiz.
